2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

INCREDIVOX!


Atzo arratsaldeko bigarren orduan, INCREDIVOX programarekin aritu ginen jolasean. Programa honekin, erritmo, doinu ... ezberdinetako musika, sortzeko aukera izan genuen! Asko gustatu zitzaien programa, nahiz eta batzuk lehenagotik ezagutzeko zuten jada. Hala ere, gustura eta entreteniturik aritu ziren ikasleak! 







2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

GURE GELAN ERE, ARTISTAK BADITUGULAKO ...

Atzo arratsaldean, musika eskolakoak izan genituen gure artean! Horien artean, gure gelako hiruk ere, ederto jotzen dutela erakutsi ziguten: Nerea, Ane eta Idoiak!

Hona hemen kontzertuko bi argazkitxo.

Zorionak neskak!




2014(e)ko maiatzaren 12(a), astelehena

7 abestirentzako, 7 hitz eta 7 irudi!

Aste berezian, honakoa egin dute gaur gure ikasleek:

http://audioboo.fm/boos/1420961-7-palabras-para-7-musicas

Link honetako abestiak entzun dituzte eta ondoren, abesti horietako bakoitzari, hitz bat eta irudi bat egin behar izan diete!

Hauek izan dira, egin dituzten irudietariko batzuk!







OSO ONDO!!!


Ondoren, jaialdirako egingo dugun abestiaren korepgrafia entsaiatzen aritu gara! Ufff...badaukagu zer entsaiatu... Baina, seguru gaude, polit askoa irtengo zaigula dantza! Bai horixe!



ASTE BEREZIAN ... MUSIKAZ GOZATUKO DUGU!


Aste honetan, aste berezia izango dugu Txintxirrin! Astean zehar, arratsaldetan, musikarekin erlazionaturiko hainbat ekintza bizi eta sentitzeko aukera izango dute gure ikasleek! 

Musikarekin, sarri, bihotzak isilean mantentzen duen hori adierazteko aukera izan ohi dugu...komunikatzeko beste modu bat dela esan ohi da askotan ... 


Bere garaian, Platonek ere, honakoa esaten zuen musikaren inguruan: