2013(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

LH 6 GABONETAKO JAIALDIAN!!

Txirularekin Europako doinua jo ondoren, Irlandako dantza bat dantzatu genuen, Walls of Limerick hain zuzen ere. Oso ondo atera zitzaigun. Primeran pasa genuen... eta ondoren...Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izan genuen. ONDO PASA GABONAK ETA URTE BERRI ON!!!!

2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

Gabonetako ekitaldia!

Dantza apur bat egin ondoren, Txomin Artolaren Aberriaren mugak kantu zoragarria abestu zuten LH 5.mailakoek ... Polit asko egin ere gainera...! 

Egun zoragarri askoa izan zen ezta? ....Amaiera ezin hobearekin: Mari Domingi eta Olentzeroren bisitarekin!         
                                   

***Gabon zoriontsuak opa dizkituek! Eta Urte berri on danori! ***
















Urtarrilerarte gazteak!!!!

2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Zorionak Kattalin!


2013ko piropo lehiaketaren irabazlea. Zorionak!


Instrumentuen tailerra

Kontsumoaren aste berezian murgilduta, material desberdinekin instrumentuak ekoizten aritu gara. Tailerra martxan jarri eta.....begiratu nolakoak egin dituzten!


 


2013(e)ko urriaren 13(a), igandea

LH 5ekoak unibertsoan barrena "Izarren hautsa" gaiarekin


Kaixo lagunok,

Dagoeneko LH 5. mailako ikasleak badaramatzate 3 aste unibertsoan barrena bidaiatzen. Iadanik ikusi dituzte hainbat gauza: unibertsoaren sorrera, galaxiak zer diren eta gurea zein eta nolakoa den, izarrak zerez osatuta dauden... Konstelazioen mundu miresgarria ere ezagutzeko aukera izan dute eta baita PLANISFERIO bat egitekoa ere.

Bakoitzak bere planisferioa egin du eta horrela urteko 365 egunetan gure zeruan zer konstelazio ikus daitezkeen jakin ahal izango dute. Hori bai, zerua oskarbi egon behar da, bestela ez dugu ezer ikusi ahal izango!!! Ezin izango dugu izarrek osatzen dituzten irudi magiko horiek ikusi!

Begira begira nolako planisferioak egin dituzten!

2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

LH 5ekoak Ingelerako murgiltze asteetan

LH 5. mailakoak ikasturtea ingeleraz hasi dute. Jo eta ke ibili dira ingeleraz, Rita eta Marta irakasleak lagun izan dituztela. Bi aste horietan sorginen munduan murgildu dira eta edabe magikoak eta guzti prestatu dituzte.

Gustura ibili da gure "sorgin" kuadrilla!!!!  Hona hemen horrela izan dela adierazten digun argazkia:





2013(e)ko irailaren 7(a), larunbata

Ongi etorri ikasturte berria!

Ikasturte berriari ondo merezitako ongo etorria eman ondoren....lanera!
Gure zalantzak, lanak, iradokizunak....bertan txertatuko ditugu.
Espero dugu zuen interesakoa izatea!
Aurrera ba!